Santioak 2023

Puro Relajo eta Xiberoots, aurtengo musika eskaintza Santiotan

Aiurri 2023ko uzt. 23a, 08:56

Erromeria, salsa musika, reggaea eta rantxerak aurtengo jaietako proposamenen artean.

Xiberoots

Musika eskaintza osotik, hiru nabarmenduko ditugu.

Xiberoots Zuberoan sorturiko reggae taldea da. Talde klasikoen estiloa eta soinua bikain islatzen dute. Dantzarako aukera aparta izango da.

Puro Relajo

Egitarauan ere Puro Relajo taldea ageri da. Nafarrak azken urteotan Euskal Herri osoan ari dira zuzenekoak eskaintzen. Rantxerak eta Mexiko aldeko kantu ezagunak eskaintzen dituzte. Adineko jendearen arreta ez ezik, ikuslego zabalarengana iristea lortu dute.

Goxua'n salsa

Nafarroatik dator ere Goxua'n Salsa, salsa doinuak euskaraz eskaintzen dituen orkestra berria.

Rockalean

Jaiak San Inazio egunean amaituko dira, Rockalean taldearen parte hartzearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!