Ertzaintzaren presio eta probokazioek Remiri bihotza leherrarazi zioten. Herriak aukeratuta, udal ordezkari gisa lanean ari zen, Santio jaiak istilu gabe amaitu zitezen. Baina ez zuten bakean utzi. Oraindik inork ez du azalpenik eman. Inork ez du ertzainak festa gunera bidali izanaren eta haiek izan zuten jokabidearen ardura bere gain hartu. Hortaz, egia, justizia, errekonozimendua eta erreparazioa exijitzen jarraitzen dugu, Remiri zor zaion aitortza egiteko. Iaz azkenean bertan behera utzi behar izan genuen omenaldia, emakumeen askatasunaren kontra izandako erasoengatik, baina aurten bai, uztailaren 31n, Remiren omenez jarritako harri ondoan elkartuko gara, iluntzeko 20:00etan. Herritar denak gurekin izatera gonbidatzen zaituztegu.