Ekitaldia gastronomikoa eta azoka larunbatean izango dira, goizeko 09:30ean hasita, Errebote plazan. 28. edizioa izango da aurtengoa. Amasa-Villabonako Udalak eta Irrintzi Elkarteak antolatutako ekitaldia da.
Txakolin eguna, Amasan
Irailaren 16an Txakolin eguna egingo da Amasan, arratsaldeko 16:30etik aurrera. Horrez gain, herri kirolen erakustaldia egongo dela iragarri dute; txakolin dastaketako basoa eta bi pintxoren prezioa bost eurokoa izanen da.