Urriak 7, larunbata
-
10:00etan hasita, Gurea Antzokian, Topaketen aurkezpen ekitaldi laburra eta “Euskararen errepublika eraikiz” mahai-inguru nagusia izango da. Bertan, bost hizlarik parte hartuko dute: Amets Arangurenek, Amets Arzallusek, Eneko Bidegainek, Estitxu Garaik eta Lorea Agirrek. Aurkezle lanetan, berriz, Ekhiñe Atorrasagasti arituko da. Hizlari bakoitza bere esperientziatik eta eremutik arituko da hiru galdera nagusiren bueltan: “Euskararen errepublika zergatik, nola eta nolakoa”.
-
12:45ean, Ama Lurra plazan, ekitaldi politikoa izango da.
-
Ondoren, azaroaren 4an, euskararen erasoen aurka Bilbon egingo den manifestaziorako atxikimendu argazkia aterako dute.
-
Jarraian, joaldunak kalez kale.
-
13:30ean, bazkaria.
-
Arratsaldean, gaurkotasuneko eta interesa sor dezaketen gaien bueltan, sei tailer egingo dira.
-
1. txandako tailerrak (16:00-17:15): “Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan”, “Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer?” eta “Zein toki du euskarak intersekzionalitatean?”.
-
2. txandako tailerrak (17:30-18:45): “Gazteok euskararen borrokan”, “Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka” eta “Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak”
-
-
19:00etan, elektrotxaranga.
-
22:00etatik aurrera, kontzertuak: Yogurinha Borova, Gora etorri eta DJa.
Urriak 8, igandea
-
11:00etan, gosaria Irrintzi Elkartean.
-
11:30ean, Euskal Herrian Euskarazen mural pintaketa.
-
12:45ean, Erreboteko plazan pilota ikuskizuna.
-
Ondoren, Iratzar Tabernan marianitada eta Euskaltzale Independentiston Toka Txapelketa.
Izen-ematea
Antolakuntza lanak errazteko eta aurreikuspenak ahalik eta ondoen egiteko, bertaratzeko asmoa dutenei izen-ematea egiteko eskatuko die antolatzaileek. https://forms.gle/LWHA1iWbvUxp1gAc6.