Galerias MJko Carmen Fuenteren agurra

Aiurri 2023ko ira. 16a, 14:23

Galerias MJ merkatalgune ezaguna Kale Nagusiko 33. zenbakian dago.

Egun hauetan Amasa-Villabonako merkatalgune ezaguna itxita dago. Carmen Fuentek agur esan du, eta urrian Begoña Goyaren eskuetara pasako da negozioaren zuzendaritza.

Hauxe da erakusleihoan dendariak eskegi duen eskertza-oharra

Bizitza osoa negozioan eman ondoren, agur esateko garaia iritsi da.

Eskerrak eman nahi dizkizuet ibilbide luze honetan gure ondoan egon zareten guztioi, eta, bereziki, bezero izan zaretenoi, hainbeste urtetan zehar elkarrekin bizi izan ditugun ehunka pasadizo eta une goxoengatik; inoiz ez ditut ahaztuko.

Galerias M.J urrian izango da berriz zuekin, Begoñia Goyaren zuzendaritzapean, eta
onena opa diot ibilbide berrian.

Mila esker guztioi, bai nire familiaren izenean eta bai nire izenean. Beti arte.

Carmen Fuente

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!