2023/10/07 Egun osoan zehar

EHE topaketak

EHE topaketak
Amasa-Villabona

10:00 Gurea Antzokia: topaketen aurkezpen ekitaldi laburra eta “Euskararen errepublika eraikiz" mahai-inguru nagusia. Azken horretan, bost hizlarik parte hartuko dute: Amets Arangurenek, Amets Arzallusek, Eneko Bidegainek, Estitu Garaik eta Lorea Agirrek. Aurkezle lanetan, berriz, Ekhiñe Atorrasagasti arituko da. Hizlari bakoitza bere eskarmentutik eta eremutik arituko da, hiru galdera nagusiri erantzunez: "Euskararen errepublika zergatik, nola eta nolakoa". 

12:45 Ama Lurra plaza: ekitaldi politikoa. Ondoren, azaroaren 4an, euskararen erasoen aurka Bilbon egingo den manifestaziorako atxikimendu argazkia aterako dute. Jarraian, joaldunak kalez kale.

13:30 Bazkaria.

Arratsaldean Sei tailer egingo dira, gaurkotasunarekin lotuta, interesa sor dezaketen gaiak hizpide. Hiru tailerrez osatutako bi txanda izango dira, beraz, norbanako bakoitzak bi tailerretan parte hartu ahal izango du.

1. txanda (16:00-17:15): "Kulturgintzaren transmisioa hezkuntzan", "Euskaldunon aurkako erasoen aurrean, zer?" eta "Zein toki du euskarak intersekzionalitatean?".

2. txanda (17:30-18:45): "Gazteok euskararen borrokan", "Pantailak Euskaraz, ezinbesteko erronka" eta "Txispa batek sortzen du sugarra. Tokiko borrokak".

19:00 Elektrotxaranga.

22:00 Kontzertuak: Yogurinha Borova, Gora Etorri eta DJa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!