Estreinaldia, asteburu honetan Gurean

Aiurri 2023ko urr. 20a, 13:47

Iraitz Lizarraga zizurkildarraren sorkuntza berria, "Teilatupean" izenekoa, familia osoari zuzendutako antzerkia da.

Sortzaile emankorra da Iraitz Lizarraga zizurkildarra. Antzerkigintzan, zirkoan eta haur literaturan, esaterako, idazle eta aktore lanetan ibilbide oparoa osatzen ari da. Asteburu honetan berak idatzi eta zuzendutako "Teilatupean" ikuskizuna taularatuko da Gurea zineman.  Eta zer da, muinean, ikuskizun berrian topatuko duguna? Lanku ekoiztetxeak honako sinopsia aurkeztu du: "Lur gaztetxoak haserre ihes egin du gurasoenetik, bere etxea eraiki asmoz, bertan nahi duen guztia egin ahal izateko. Auzuneko orube batean Doro topatu du, munduko bazter guztiak ezagutzen dituen baina inon bizi ez den artista ibiltaria. Lau makil, kutxa parea eta maindire soil batekin euren ametsetako etxea eraiki dute eta etxearekin batera, adiskidetasuna; oinarri sendoak izan arren, tarteka itute batzuk dituena, laguntasun guztien moduan". 

"Teilatupean", igandean 17:00tan Gurean

Bertsoak, koplak eta beste hainbat baliabide tartekatuko dituzte, hala nola, txotxongiloak, argitzalen jokoak, objetuen manipulazioa, koreografiak... Aktore lanetan Maren Basterretxea, Maite Aizpurua eta Uxue Alkorta ariko dira.

 

Artikulu osoa irakurgai dago Aiurri 635 hamaboskarian

 

Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:

  • Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
  • Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!