Hango eta hemengo erraldoi eta buruhandiekin gozatu ederra hartzeko moduko goiza izan da

Aiurri 2023ko urr. 21a, 22:37

Besamotzak konpartsak antolatuta, Euskal Herri mailako erraldoi eta buruhandien bilkura egin dute Amasa-Villabonan. Udalerrian barrena ibili eta gero, lagunarteko bazkaria egin dute plazan. Haur eta familia askorentzat, hango eta hemengo erraldoi eta buruhandiekin gozatu ederra hartzeko moduko goiza izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!