Gau Beltza egingo da Villabonan

Aiurri 2023ko urr. 26a, 11:39

Urriaren 31n, arratsaldeko 19:30etik aurrera Gau Beltzaz gozatzeko aukera edukiko dute, haur, gazte zein helduek.

Beldurrezko kalejira egingo da arratsaldeko 19:30ean, Gaztelekutik hasita; ondoren, neguari ongi etorria emango diote herriko plazan, suzko akerrekin eta gaztain jatearekin. Horrez gain, haurrak etxeko arropa zaharrekin jazteko gonbitea zabaldu dute, eguna biribiltzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!