75 urte beteko ditu Gurea Antzokiak

Aiurri 2023ko urr. 26a, 11:56

Herritarrek Gurea zinearen inguruan dituzten oroitzapenak, istorioak eta pasadizoak jaso nahi ditu Kultura Sailak, aretoaren 75. urteurrenaren harira.

Aurten 75 urte beteko dira Gurea zineak ateak aurrenekoz zabaldu zituenetik, 1948. urtean hasi baitzuen ibilbidea herriko zine-aretoak. 1991. Urtean, Villabonako Udalak eraikinaren jabea den elizarekin aretoa kudeatzeko hitzarmena sinatu eta antzoki-zinea egokitu zuen.

Zazpi hamarkadetan sortutako oroitzapenak jaso nahi ditu Udalak

75. urteurrenaren harira Gurearekin harreman bereziren bat izan duten herritarren istorioak eta pasadizoak jaso nahi ditu Udaleko Kultura Sailak. Kultura Saila testigantzak eskainiko dituzten pertsonen bila ari da, horiek bideoz grabatzeko. Horretarako, Kultura Sailarekin jarri beharko dute harremanetan, Udaletxeko 943 69 21 00 telefonora deituz edo kultura@villabona.eus e-mailera idatziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!