III. Azoka Ekologikoa egingo da Amasa-Villabonan, larunbat eguerdian, Errebote plazan

Aiurri 2023ko urr. 27a, 12:31

Azoka Ekologikoak goizeko 10:00etan irekiko ditu postuak eta eguerdiko 14:00ak arte luzatuko da. Tokiko zein garaiko produktu ekologiko ugari aurkeztuko dituzte eta praktika jasangarriei buruz ikasteko aukera edukiko dute bertaratutakoek.

Azoka ekologikoaren puntu garrantzitsuenetariko bat Ekoerrezeten erakusketa izango da, OSOACooking-eko Ane Agirre sukaldariaren eskutik. Eguerdiko 12:00etan, Agirrek "Ekoizpen duina kontsumo herrikoia" lelopean, sukaldaritza erakusketa egingo du, eta osagai ekologikoekin prestatutako errezeta osasuntsuak partekatuko ditu bertaratutakoekin.

Honako ekoizle hauek hartuko dute parte azokan:

  1. Bereziartua (Iurreta) – Barazkiak eta kremak
  2. Aldaba Zahar (Tolosa) - Ogia
  3. Pikunieta (Antzuola) - Ardi gazta
  4. Berbelar (Aia) - Behi gazta
  5. Bego Villar (Hernani) - Mermeladak eta kontserbak
  6. Aikur (Urretxu) - Eztia
  7. Gatz Museoa (Leintz Gatzaga) - Gatza
  8. Pasta Martinelli (Beriain) - Pasta
  9. Conservas Garavilla (Zamudio) - Arrain kontserbak
  10. Aitor Bastarrika (Zarautz) - Arropa
  11. Lurreko Aromáticas y Biodiversidad (Prejano) - Infusioak eta olio ondu ekologikoak
  12. Biolur (Bergara) – Informazio gunea
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!