Bertso saioa egingo da Gurea Zinema Aretoan, azaroaren 1ean

Aiurri 2023ko urr. 30a, 10:22

Bertso-saioa egingo da azaroaren 1ean, Gurea Zinema Aretoan, arratsaldeko 18:00etan. Sarrerak 5 euro balio ditu Internet bitartez erosteko aukera egongo da. 

Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran, Andoni Egaña, Sustrai Colina eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolari ezagunak izango dira oholtza gainean. Gai jartzailea Imanol Artola "Felix" izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!