Amasako Jaiak 2023

Amasako jaien egitaraua

Aiurri 2023ko aza. 5a, 09:45

Herri kirolak, iazko jaietan.

Azaroaren 8an hasi eta 12ra bitarte jaietan mugilduko dira amasarrak.

Azaroak 8, asteazkena

17:30 Umeentzako ipuin kontalaria, Maite Frankoren eskutik.

18:00 Herriko gazteen arteko frontenis finala.

19:00 Txupinazoa eta Martina sorginaren jaitsiera. Buruhandiak.

 

Azaroak 9, osteguna. Oilasko-biltzea

06:00 Gazteen gosaria Larrea kafetegian, trikitilariek alaiturik.

14:30 Gazteen bazkaria Uxo-Tokin.

17:00 Soka dantza eta aurreskua plazan.

21:00 Gazteen afaria Iturri-goxon.

 

Azaroak 10, ostirala

17:00-19:00 Puzgarriak frontoian. Ondoren, txokolate beroa.

19:30 Amasako XXXI. Bakailu Lehiaketa Iturrigoxon.

23:30 Erromeria Muxutruk taldearen eskutik.

 

Azaroak 11, larunbata. San Martin eguna

10:30 Meza.

11:00 Haur krosa, 6. mailara artekoentzat.

12:30 Aizkora erakustaldia.

14:00 Herri Baza.

18:30 Kantaldia. Jaione Olazabal eta familia.

23:30 Erromeria: Laket taldea.

 

Azaroak 12, igandea

18:00 Herri kirolak Amasako herriko gazteen artean. Ondoren, Martina Sorginari agurra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!