Harituz elkartearen 10. urteurreneko bertso saioa: Sustrai Colina eta Maialen Lujanbio

Xabier Lasa 2023ko aza. 3a, 08:16

Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarteak 10. urteurrena ospatzen duela-eta, bertsoa izan zen Gurea Antzokian, asteazkenean. Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Angel Mari Peñagarikano aritu ziren kantari, gai jartzaile Imanol Artola zutela. Colina eta Lujanbio, bertsotan: Gaia: “Bertsoa bada lagunartea, bertsoa bada jolasa, hitza, otordua, euskara... Eta galdera bat: bertsoa bada edo ez da lehia? Txapeldunak daude, sailkatuak... baina bertsotan irabazi edo galtzen al da? Ba al da lehiarik bertsoan?”

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!