Harituz elkartearen 10. urteurreneko bertso saioa: Andoni Egaña eta Angel Mari Peñagarikano

Xabier Lasa 2023ko aza. 3a, 08:28

Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarteak 10. urteurrena ospatzen duela-eta, bertsoa izan zen Gurea Antzokian, asteazkenean. bertsoa izan zen Gurea Antzokian, asteazkenean. Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Angel Mari Peñagarikano aritu ziren kantari, gai jartzaile Imanol Artola zutela. Gaia: "Harituz sortu aurretik bertso mugimendua izan da Tolosaldean, transmisioa izan da, 90eko hamarkadan egindako ordu erdiko bideoan azaltzen den bezala. Aurreko bultzatzaile haiei egiozue aitortza".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!