Harituz elkartearen 10. urteurreneko bertso saioa: Egaña eta beste lauak (Colina, Lujanbio eta Peñagarikano eta Iguaran)

Xabier Lasa 2023ko aza. 3a, 08:56

Tolosaldeko Harituz Bertsozaleen Elkarteak 10. urteurrena ospatzen duela-eta, bertsoa izan zen Gurea Antzokian, asteazkenean. Andoni Egaña, Sustrai Colina, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio eta Angel Mari Peñagarikano aritu ziren kantari, gai jartzaile Imanol Artola zutela: Gaia: "Bertso eskolan, Andoniren urtebetetzea ospatzera doaz. Merienda prestatzeko, Andonik jakin nahi du besteek zer duten gogoko eta zer ez".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!