Historiako aurrekonturik handiena kudeatuko du Amasa-Villabonako Udalak, 2024an

Jon Ander Ubeda 2023ko abe. 5a, 07:39

Argazkia: Udala.

Foru Funtsatik iritsi den diru gehigarriari esker eta tasa nahiz zerga berriak ezarrita, Udal erakundeak egoera onean dira. Amasa-Villabonako Udalaren aurrekontua %5,46 igoko da, historiako handiena bilakatuz: 7.834.173 eurokoa izango da, denera.

 

Azaroaren 29an Ohiko Osoko Bilkura egin zuten eta, besteak beste, 2024ko udal aurrekontuari bidea eman zioten. Aurkako botorik gabe, gainera. EAJ-PNV eta PSE-EE abstenitu egin baitziren. 

Honatx, 2024an gauzatu nahi dituzten beste inbertsio nagusiak:

  • 2023. urteko udal aurrekontuko inbertsio garrantzitsu batzuk, prozedura.
  • Udal Liburutegiaren handitzea eta eraberritze integrala: 195.000 euro.
  • Kiroldegiko kantxako lurzoru berria: 170.000 euro.
  • 2 komun publiko: 161.520 euro.
  • Graficas Leizaolako pabiloia eraistea: 145.000.
  • Txermingo aparkalekua eraberritzeko lanak: 120.000.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!