Belabietako Guduaren urteurren borobila

Xabier Lasa 2023ko abe. 8a, 12:02

Larunbat honetan, abenduak 9, 150 urte beteko dira Belabietako bataila odoltsua gertatu zenetik. 600 hildako eragin zituen. Amasa-Villabonako Udalak ekitaldi-sorta antolatu du, Arazandi elkartearekin elkarlanean.

Bi hilabete atzera, zortzi informazio panel ipini zituzten bailaran 
–Amasa-Villabonan, Andoainen, Berastegin eta Tolosan–, Belabietako Guduaren berri emateko. 

Gertaera historiko garrantzitsuaren 150. urteurrena gogora ekartzeko, Amasa-Villabonako Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 9tik 17ra:

Egitaraua


Abenduak 9, larunbata 

12:00 Lore eskaintza Meakako gurutzean.

Abenduak 12-16

Erakusketa Amasako Kultur etxean

  • Abenduak 12-15: 18:00-20:00
  • Abenduak 16-17: 10:30-12:30

Abenduak 12, asteartea

19:00 HITZALDIA Amasako Kultur etxean. Zer izan zen Belabietako bataila? Aranzadi Zientzia Elkarteko kideen eskutik

Abenduak 16, larunbata

10:00 MENDI IBILALDI GIDATUA Amasako plazatik Belabietara eta hamaiketakoa Meakako gurutzean.

Abenduak 17, Igandea

12:00 EKITALDI NAGUSIA Amasako plazan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!