Behar Zanako jokalariek Gipuzkoako txapelketako finala jokatuko dute

Aiurri 2023ko abe. 20a, 09:34

Gipuzkoako finalak goizeko 10:30ean hasiko dira, larunbatean. Lehenengo partidan Haizea eta Araitz Aldazabal ahizpek Txulobiko Irati Aranburu eta Alaitz Navarroren aurka jokatuko dute paletaz binaka jubenil mailan.  

Asteburu hau ere garrantzitsua izango da Behar Zanako pilotarientzat. Ostiraletik hasita, Azkoitin  Adur Otaegik finalerdia jokatuko du eskuz banaka kadete 1.mailan Etxanizen aurka.

Villabonan berriz, 18:00etan hasita bost partida izango dira. Urko Otaegik Inhar Iparragirre ordezkatuz jubenil 2.mailan eskuz banaka Gipuzkoako final-laurdenak jokatuko ditu.

Unai Zufiria eta Iker Izagirrek, eskuz banaka kadete 2.mailan Gipuzkoako final laurdenak jokatuko dituzte. Oier Elolak, infantil banaka ekialdeko finalerdia jokatuko du eta azkenik, Andoni Olasagastik Gipuzkoako finalerdia jokatuko du eskuz banaka nagusien 2.mailan.

Entrenamendu talde berekoak guztiak, aipatzekoa da Behar Zanako bikotea kadete mailakoa dela oraindik. Ondoren, kadete 2.mailan eskuz Adur Otaegik eta Markel Iraolak Oiratzungo Caetano eta Iradiren aurka jokatuko dute.

Saioa Aperribai ekialdeko finalean eskuz banaka infantilen 3.mailan. Aipatzekoa da, datorren astean jokatuko den finalerako sailkatua dagoela Saioa Aperribai. Txapelketa hau mutilekin batera lehiatu du.

Gipuzkoako trinkete txapelketa ere jokatzen ari dira Behar Zanako pilotariak eta asteburu honetan Iruran 6 partida jokatuko dituzte.

Txapelketa pribatuei dagokienez, pasa den astean Txapela irabazi zuten Behar Zanako ordezkariak diren Joanes Cestau eta Xuban Illarramendik, partida Baztanen izan zen eta Aratz Luixa 3. geratu da Donezteben jokatutako Bortz Kirol Txapelketan. Aste honetan, Xuhar Iparragirrek Sopelan final erdiak jokatuko ditu infantil mailan Azpeitiko Ansolarekin batera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!