Oinarrizko produktuen bilketa herrikoia egingo dute larunbatean, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2023ko abe. 21a, 11:44

Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak antolaturik, oinarrizko produktuen bilketa herrikoia egingo dute larunbatean. Alabaina, gaurtik hasita produktuak ohiko denda laguntzaileetan jasotzeko aukera izango da. 

Prentsaurrekoan Onddo Gazte Asanbladako kide den Kristina Artolak hartu du hitza. Olentzero etxe guztietara iritsi dadin Gaztetxeak abenduan egin duen jostailu bilketa emankorraren berri eman du. Ondoren, Julen Zelarain Elkartasun Sareko kideak hartu du hitza eta larunbateko hitzorduaren garrantzia azpimarratu du. Horrezgain eskerrak eman ditu eta pozik agertu da Amasa-Villabonan dagoen elkartasun jarreragatik "elkarte gutxik esan dezakete pozik egon daitekela norbait gaindituta dagoela, gu pozik gaude gaindituta gaudelako. Baina gaindituta herri honetan ematen den elkartasun mailagatik"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!