Unai Zufiriak Gipuzkoako kadete mailako eskuz banakako finala jokatuko du

Aiurri 2024ko urt. 4a, 11:10

Artxiboko irudia

Larunbatean, urtarrilak 6an, kadete 2. Mailan Villabonako Behar Zana pilotalekuan Azpeitiko Ilunpe taldeko Iturralderen aurka jokatuko du goizeko 11:00etan hasiko den jaialdian.

Bigarren partida Jubenilen bigarren mailan, Oiartzungo @oiarpe taldeko @axellasa_06 pilotariak Zestoako @abantzu_pilota_kluba ko Uriaren aurka jokatuko du.

Bestetik, Behar zanako, jubenil eta nagusi mailako pilotariek Gipuzkoako trinkete txapelketako ligaxkako partidak izango dituzte.

Txapelketa pribatuetan beste bi final ere izango dira:

Igandean partidak;Julen Urruzolak esku binaka Igandean Altzako finala jokatuko du Apaolaza Hernaniarrarekin. Urretxuko Gabon Kopan Eizagirre-Larrarte infantilek bertako finala jokatuko dute. Azkenik, Behar Zana taldeko Jone Zumetak eta Nora Martínezek eskuz binaka Mungiako txapelketan jokatuko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!