Estalpe berria Amasa-Villabonako ikastetxe publikoen barne patioan

Aiurri 2024ko urt. 19a, 10:34

Argazkia: Villabonako Udala

Amasa-Villabonako Udalak azken hilabeteetan, Fleming Herri Eskola eta Erniobea BHI ikastetxeek elkarbanatzen duten eraikinaren barne patioan estalpe berria jarri du. Honela, herriko hezkuntza publikoaren azpiegitura hobetu, eta beste espazio estali berri bat izango du. 

 Hemendik aurrera, beraz, beste espazio estali bat edukiko du Arratzaingo eskola eremuak, eta bertako ikasleek euria ari duenean ere patio estalia eta bertan dagoen parkea erabiltzeko aukera izango dute.

 Inbertsioa Amasa-Villabonako Udalak Fleming Herri Eskolako zuzendaritzarekin adostutako eskola publikoaren azpiegitura eta instalakuntzak hobetzeko inbertsio-plangintzaren baitan kokatzen da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!