Fleming Herri Eskolako teilatuan 88 eguzki-plaka jarri ditu Udalak

Aiurri 2024ko urt. 23a, 11:21

Udalak  88 eguzki-plaka jarri ditu Fleming Herri Eskolak Arroa auzoan duen eraikinean. Plaka hauek, guztira, 40 Kw sortuko dituzte trantsizio energetikoari erantzuteko xedearekin.

Udalak, guztira, 53.083,48 euroko inbertsioa egin du instalazio gauzatzeko; nabarmendu beharra dago, Gipuzkoako Foru Aldundiaren 20.435,44 euroko dirulaguntza lortu duela proiektua egikaritzeko. Zegokion lizitazio prozesua burutu ondoren, Leycolan S.A.L enpresa arduratu da instalazio lanetaz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!