"Ez dute eskubiderik erabiltzen dituzten metodoekin guztion bizitzak arriskuan jartzeko"

Irune Alfonso 2024ko ots. 13a, 20:41

Gaztearen gurasoak hitza hartu ostean, Beñat Uribe-Etxeberria billabonatarrak hartu du hitza, eta amaieran deia egin du herritarrei parte hartzeko eskatuz, otsailaren 17an, Tolosako Trianguloan egingo den mobilizazioan. 

Komunikatua:

"Ertzaintzak, herriaren zaintzaile behar lukeenak, berriro hartu ditu kaleak biolentzia neurrigabea erabiliz. Igande gauean, gazteria Tolosako inauterien festa giroaz gozatzen ari zela, Beotibar Kalea polizialki hartu eta bertan aurkitzen zen ororen aurka kargatu zuen. Entzun dugun aitzaki bakarra liskar bati amaiera eman nahi ziotela izan da.Karga horietan, inongo segurtasun neurririk bermatu gabe, hainbat pilota jaurti zituzten denok ezagutzen ditugun ondorio tamalgarriak eraginez.


Pilotakada horietako batek, herriko gazte bat begian kolpatu zuen, hau larriki zaurituz.Gaur oraindik ospitalean aurkitzen da interbentzio baten zain. Herri honek ondotxo daki zer den Ertzaintzaren biolentzia jasatea, festa giroan neurrigabeko erabakiak hartzeak, ondorio atzeraezinak izan ditu sarri. Ez al dute azken urteetan ezertxo ere ikasi? Garaia da aski dela! nahikoa dela! esateko, nazkatuta gaude! Ez dute eskubiderik erabiltzen dituzten metodoekin guztion bizitzak arriskuan jartzeko.


Eskatzen duguna zera da:
1- Lehenbailehen azalpen publiko argiak ematea.
2- Kargaren agindua emateko ardura nork izan zuen argitu eta neurriak hartzea.
3- Honek ezin du berriz gertatu. Horrelako egoerak ekidin daitezke, beti ere,
borondatea badago eta erabiltzen dituzten “istiluen aurkako material” horiek baztertzen badituzte.


Azkenik, herri oso baten animoa, maitasuna eta babesa helarazi nahi
dizkiogu larriki zauritutako gazteari, baita honen lagun eta senideei ere. Beti
egon gara biolentzia polizial neurrigabearen aurrean eta gaur ere hemen gaude,
justifika ezina den egoera larri hau salatu eta herritarrak ez garela seguru
sentzitzen argi plazaratzeko. Honetarako euskal jendartea deitu nahi dugu
larunbat honetan, otsailaren 17an Tolosako trianguloan egingo den
mobilizazioan parte hartzera, 12:00tan Triangulo plazan izango da.


BIOLENTZIA POLIZIALIK EZ!"

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!