Apirilaren 14an eskainiko dute emanaldia, Gurea antzokian. Agurreko bira egiten ari da laukotea eta bira horren barruan egingo dute geldialdia Amasa-Villabonan. Sarrerak dagoeneko salgai daude villabona.eus gunean 10 euroan. Leihatilako prezioa 12 eurokoa izango da. 19:30etan hasiko da saioa, apirilaren 14an.