Hona bostekoa! komikiaren aurkezpen ekitaldia, datorren astelehenean

Irune Alfonso 2024ko ots. 22a, 12:03

Artxiboko irudia

Datorren astelehenean, hilaren 26an, Hona bostekoa! komiki erakusketaren inaugurazio ekitaldia izango da Gureako erakusketa gelan, 19:00etan. Bertan, Eñaut Aiartzaguena komikigileaz gain, Beatriz Unzue, Amasa-Villabonako alkateak ere parte hartuko du.

Eñaut Aiartzaguena marrazkilari iurretarrak Gure basoak izeneko komikia sortu du Udalbiltzaren Geuretik sortuak programaren baitan Amasa-Villabonan egin duen egonaldian. Aiartzaguenak Amasa-Villabonan egin duen bezala, beste lau komikilariek ere egonaldiak egin dituzte beste lau herritan. Hala, bost komikiek Hona bostekoa! izeneko liburu osatu eta Udalbitzak argitaratuko ditu.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!