Danena Kirol Elkartearen eta Andoaingo Txirrindulari Eskola taldeen aurkezpena egin dute

Aiurri 2024ko ots. 23a, 13:26

Ekitaldi jendetsua egin dute Amasa-Villabonako Gurean. Bertan izan dira Danena Kirol Elkartea eta Andoaingo Txirrindulari Eskola; txirrindularien aurkezpena egin dute. Horrez gain, Mathieu Hermans, Jokin Mujika, Txitxi Orbegozo eta Josune Gorostidi txirrindulari handiak ere egon dira, beste batzuen artean. Antzokia goraino bete da eta txalo zaparrada artean amaitu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!