Dantzari eguna Amasa-Villabonan, martxoaren 9an

Ainhoa Gil 2024ko ots. 26a, 11:33

Datorren martxoaren 9an dantza-giroa nagusituko da Amasa-Villabonan. Izan ere, Oinkari dantza taldeak dantzari eguna ospatuko baitu. Goizeko 11:00etan abiatuko dira dantzariak kalejiran, Arroako plazatik.

 

Herria zeharkatuko dute dantzari gazteek eta hiru geldialdi egingo dituzte, euren dantzak eskaintzeko; Arroako plazan, Malkar plazan eta Txistulari plazan. 12:30etan iritsiko dira dantzariak Erreboteko plazara eta bertan ospatuko dute jaialdi nagusia. Eguraldi txarra egingo balu, Bearzana pilotalekuan egingo lukete jaialdia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!