Stock azoka egingo dute Amasa-Villabona eta Zizurkilen ostiralean eta larunbatean

Irune Alfonso 2024ko ots. 26a, 13:52

2024.urteko Stock azoka egingo dute asteburu honetan. Urteroko ohiturari jarraiki, martxoaren 1ean eta 2an, Oria elkarteko merkatariek Stock Azoka egingo dute.

Aurten 17 denda aterako dira kalera euren eskaintza hoberenekin, hala, neguko produktuak prezio ezin hobean eskuratzeko azken aukera izanik. Halaber, herrian kale giroa egon dadin, trikitilariak eta jolasak izango dira herrian barrena. 

STOCK AZOKAREN ORDUTEGIA: 

- Ostiralean: 17:30-19:30

- Larunbatean: 11:00-13:00

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!