Xuhar herri plataforma sortu da, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko ots. 28a, 12:40

"Biolentzia polizialik ez" eta "Bada garaia gauzak aldatzeko" lelopean, Xuhar herri plataforma sortu du, Tolosako inauterietan larri zauritutako gazteari eta euren senideei elkartasuna eta babesa emateko. 

Plataformaren helburu nagusiak elkartasun kanpainak antolatzea, salaketa publikoa egitea, eta plan ekonomikoa garatzea izango dira. Herri maila zein maila nazionala iristeko helburua du plataformak eta abokatuek, ebakuntzen eta osasun arloko gastuei aurre egiteko oinarri eta plan ekonomiko bat garatzea.

Plataformatik dei egin die herritarrei gaur, Amasa-Villabonan arratsaldeko 19:00etan egingo den plenora agertzeko, izan ere, ertzaintzak egindako kargen arrazoiak argitu eta erantzukizunak eskatzeko mozioa aurkeztuko dute. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!