Hainbat herrialdetan bi astean zehar bina saio eskainiko dituzte hizlariek. Lehenengo saioa, martxoaren 13an izango da Gasteizko Goiuri jauregian. Maider Arregi, Aitor Bizkarra, eta Oihana Iguaranek hartuko dute hitza bertan, Aiora Arrizubieta moderatzaile dutela.
Oholtzan ez dauden kolektiboen eta beraiei buruz kantatzearen inguruan hasunartuko du Arregik, Iguaranek eta Bizkarrak aldiz, egoera sozio-ekonomikoaren gainean arituko dira.
Bigarren saioa hurrengo egunena izango da, martxoaren 14an, Bilboko Euskararen etxean. Jexux Mari Irazu eta Onintza Enbeita izango dira hizlariak, Zihara Enbeitaren gidaritzapean. Irazuk bertsogintza librea izango du berbagai, Enbeita, botere harremanez mintzatuko da.
Hirrugarren saioa, Itsasuko Sanoki gelan izango da, martxoaren 20an. Oihana Arana, Maialen Akizu eta, Ainhoa Urienek hartuko dute hitza Battit Crouspeyre aurkezle dutela. Lehena bertsolaritzako diskurtsoez arituko da eta beste biak bertsolarien diskurtsoez eztabaidatuko dute.
Amaiera emateko, azken saioa Iruñan izango da LABA esapazioan, martxoaren 21an. Aurkezle lanetan, Saioa Alkaiza arituko da, eta hizlariak; Julio Soto, Imanol Artola, Odei Barroso Unai Iturriaga, Sarai Robles, Aitor Salegi eta Oihane Perea izango dira. Hemen, gai jartzailearen eta gaien aukeraketaren inguruan mintzatuko dira eta bertso-eskoletara eramango dute gaia.
Bertsolamintzaren itxiera ekitaldia, aurrez aipatu bezala, Amasa-Villabonan izango da, Subijana etxean. Egun osoko egitaraua antolatu dute, aurreko bi asteetan egondako hizlariak bertan izango direlarik. Ekitaldia, Ainhoa Agirrezaldegi eta Aner Peritzek gidatuko dute goizeko 8:45ean hasi eta eguerdian amaitzeko. Ondoren, bazkaria egingo dute Behar Zana elkartean eta bazkalostean, libreko bertso saioa izango da. Miren Artetxe eta Sustrai Colina bertsolariekin. Gai jartzaile Eli Pagola ibiliko da.
Bazkarirako tiketak salgai izango dira, bihartik aurrera, bertsosarrerak.eus webgunean, 25 eurotan.