Xuhar Herri Plataformak prentsaurreko jendetsua egingo du bihar, Erkoreka sailburuaren adierazpenak medio

Aiurri 2024ko mar. 5a, 18:48

Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak Xuhar (foam jaurtigailuak begian jo zuen gaztea) istiluetan parte hartzen ari zela esan du: "Gaztea istiluetan parte hartzen ari zen, ez zegoen kasualitatez han, eta aurpegia estalita eta botilak jaurtitzen ari zirenen alboan zegoen, gertatzen ari zena grabatzen".

Erkoreka sailburuaren adierazpenak hautsak harrotu ditu eta Amasa-Villabonan sortu berri den Xuhar Herri Plataformak prentsaurreko jendetsua egiteko deialdia zabaldu du, martxoak 6an Villabonako Berdura plazan, arratsaldeko 19:00tan. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!