Asteburu indartsua Behar Zanako jokalarientzat

Irune Alfonso 2024ko mar. 6a, 10:58

Behar Zanako Pelota Elkarteko jokalariek 6 final jokatuko dituzte asteburu honetan, 3 jokamolde desberdinetan. 

Larunbatean, eskuz banaka, A Gipuzkoako finala jokatuko du Arkaitz Esnaolak nagusien 2.mailan. Bere aurka Hernaniko Manterola jokalaria izango du. Goizeko 11:30ean jokatuko da finala Irurako trinketean. Esnaolak irabazi ezkero, datorren urtean lehen mailan jokatuko luke eta Behar zanako bi pilotari arituko lirateke lehen mailan, izan ere, Julen Urruzola pilotariak lehen postuan mantentzea lortu du. 

Larunbat arratsaldean berriz, Emakumezkoen Euskadiko X. Paleta ireriko finala jokatuko da. 3.mailan Araitz eta Haizea Aldazabal ahizpek jokatuko dute, Mallabian. 

Bestetik, larunbatean ere, Joko Garbiko Gipuzkoako finalak jokatuko dira Zubietan, arratsaldeko 16:00etan. Behar Zana taldeko, alebin mailako Ekhi Garmendiak, Xuban Artolak eta Oier Dieguezek jokatuko dute. Euren aurka, Zubietako Alberdi, Larrarte eta Ormazabal hirukotea. 

Jaialdi berean, Pello eta Asier Aranburu anaiak jokatuko dute jubenil mailan Zubietako Urdalleta-Zabaletaren aurka. 

Igandean, goizeko 11:00etan, Irurako trinketean Gipuzkoako eskuz banakako finalak izango dira kadete eta jubenil mailan. Behar Zanako bi pilotari izango dira Adur Otaegi alde batetik, Hernaniko Osesen aurka eta jarraian, Inhar Iparragirre, Epleko Lizarazuren aurka. 



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!