2024ko Irrilekuetan izen emateko epea zabaldu da

Irune Alfonso 2024ko mar. 12a, 11:56
Irrilekuak 2023

Irrika Aisialdi Elkarteak, urtean zeharreko ekintzez gain, ekaina eta uztailan, udaleku itxiak antolatzen ditu Nafarroako Ollogoyen herrian. Aurten, apirilaren 1era arte, Irrika Aisialdi Elkarteko kideek ezin dute bermatu Irrilekuak burutu ahal izango direnik. Izan ere, etxearen jabeen baitan dago Elkartea, Ollogoyengo etxea salgai jarri baitute. Beraz, aurtengoa azken aukera izango da Ollogoyengo herrian udalekuak egiteko. 

Aurre izen ematea zabaldu dute, 2024ko Ollogoyengo udalekuetan parte hartzeko, ondoren, apuntatu direnen artean, plaza kopuruaren arabera, "onarpen fasea" egingo da. Lehentasuna, Irrika Aisialdi Elkarteko gaztetxoek izango dute, noski. 

Udalekuetako bideoa ikusgai: 

Irrilekuak 2023

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!