Merkataritzan Ados! mahaia sortu da, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko mar. 18a, 13:53

Amasa-Villabonako Udalak Merkataritzan Ados! lan-mahai irekia sortu du, aurrerantzean herriko merkataritza  modu parte-hartzailean sustatzeko asmoz. Gaur egin dute aurkezpen ekitaldia eta apirilaren 15ean egingo dute lehen bilera, eguerdiko 13:30ean, Udaletxeko Batzar Aretoan. 

Beatriz Unzue Alkateak eta Miren Lopez de Muinian Txapartegi Oria Elkarteko batzordekideak hartu dute hitza agerraldian. 

"Mahai edo foro berri honek izango duen erronka nagusia, herriko merkataritza sustatzeko Udal-politika definitzea izango da, horretarako 2022. urteko Villabonako Merkataritza Indarberritzeko Plan Berezia-n definitutako ekintza-plana garatuz." azaldu du alkateak. Gainera, herritarrei bertan parte-hartzeko aukera ere helarazi du "Udal honentzat komunitatearen parte-hartze aktiboa funtsezkoa denez, lan-mahai berri honek ere izaera publikoa, irekia eta parte-hartzailea iÄ°zango du. Beraz, mahai honetako protagonista nagusiak udal ordezkariak eta herriko merkatariak izango badira ere. ideiak, iradokizunak eta proposamenak izan ditzaketen herritar (edo bezero) guztiek parte hartzeko aukera izango dute."


Herriko merkataritza sustatzeko 85.000 euroko aurrekontua izango du udalak aurten, eta udal aurrekontuak jasotzen duen moduan, lau partida ekonomikotan banatzen da kopuru hori:
Herriko merkataritzaren sustapena: 10.000 €
Oria Merkatarien Elkartearekin lankidetza hitzarmena: 13.000 €
Merkataritza Bonoen Kanpaina 2024: 57.000€
Establezimendu berrien irekierarako dirulaguntzak: 5.000 €


Horrela, partida hauen exekuzioa edo erabilera nola egin, Merkataritzan Ados!
mahaian eztabaidatu eta adostuko da modu publiko, ireki eta parte hartzaile batean. 
aurrekontu horrekin Udalak urtean zehar, sentsibilizazio kanpainak, bono
kanpaina berri bat, dirulaguntzak eta beste hainbat ekimen garatu ahal izango
dituela aurreikusten da. 


Merkatartzan Ados! mahai irekia astelehenetan 13:30etan bilduko da eta bi hilean
behineko maiztasuna izango du. Eguerdiko ordu berezia izango du; herriko merkatarien parte hartzea errazteko helburuarekin ezarri da. Bilkura bakoitza baino lehen, Udalak bilera
deialdia argitaratuko du www. villabona.eus sare sozialetan dituen kanal ofizialetan. Eta, mahai partehartzaile honen arduradunekin zuzenean harremanetan jartzeko,
kontsultak edota ekarpenak egiteko merkataritza@villabona. eus helbide
elektronikoa sortu da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!