"Euskaraz bizi gaitezke" ahalduntze tailerrean izen emateko aukera zabalik dago

Irune Alfonso 2024ko api. 12a, 12:05

‘Euskaraz bizi gaitezke’ tailerra jarriko du martxan Galtzaundi Euskara Taldeak, Amasa-Villabonan. Doako tailerra izango da eta laugarren urtez jarrian, euskaraz bizitzeko topatzen diren zailtasunei buruz hitz egin, hausnartu, eta aurre nola egin landuko da. Saioak apirilaren 24tik aurrera hasiko dira. 

Tailerrean parte hartuko duten herritarrek, hamabostean behin itzango dute hitzordua, asteazkenetan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Bost hitzordu izango dira guztira, (apariliralen 24an, maiatzaren 8an eta 22an, eta ekainaren 5ean eta 19an).

Argibide gehiago nahi dituenak 943655004 zenbakira deitu dezake edo galtzaundi@galtzaundi.eus helbidera idatzi. Halaber, Galtzaundiren bulegoan ere informazioa eskuratu daiteke eta baita izena eman ere. Apuntatzeko azken eguna apirilaren 19a izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!