Behar Zana PE pelota elkarteak web orri berria sortu du

Irune Alfonso 2024ko api. 19a, 11:22

Atzo arratsaldean egin zuten Behar Zana pelota elkartearean web orriaren aurkezpena Villabonako Gurea antzokian. Bertan hitza hartu zuten; Nahikari Iturbe Behar Zana Elkarteko lehendakariak, Jon Ander Artola web orriaren disenatzaileak(Biga estudioa) eta pelota taldeko jokalaria denak, eta Iñaki Lizaso Behar Zana Pelota taldeko arduradunak. 

Web orri garbia eta sinplea egin dute Behar Zanako kideek, eduki asko izanik erabiltzeko erraza izango dena. Behar Zanako identitatea, kolore urdina eta gorria erabili dute diseinurako, eta pelota zabaltzeko bide eraginkorrena web orria egitea izan dela azaldu dute aurkezpenean, "hutsune bat betzera etorri da". 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!