Eneko Garin Arrastoa eta Aito Etxeberria Arruizek osatu dute podiuma gizonezkoen mailan, Leire Elola Izagirre eta Lierni Kamio Rodriguezek emakumeen mailan.
Eguraldi bikainarekin, jende asko gerturatu da Uxo Toki elkartearen ingurura eta, Loatzoko tontorrean ere bildu da jendea, korrikalariei txalo jotzera.
XXX. edizioa izan da aurtengoa . Tradizio luzeko lasterketa da beraz, Amasan egiten dutena eta, etorkizunean ere egiten jarraitzeko asmoa azpimarratu dute antolatzeileek.
Hamaiketakoaren ondoren, sari-banaketak eta laguntzaileek emandako produktuen zozketak eman dio amaiera aurtengo edizioari.