Gaur eta biharko egunean irekiko ditu ateak Amasa-Villabonako Gaztelekuak

Irune Alfonso 2024ko mai. 8a, 12:10

Amasa-Villabonako Katea Etxea haur txokoak (8-12 urte) gaur zabalduko ditu ateak, eta biharko egunean, ostiralean, Gaztelekuaren (12-17 urte) txanda izango da. Aisia ekintzaz beteriko dinamikekin burutuko dituzte etxean. Aste honetako Aiurriko hamaboskarian Gaztelekuko langileen elkarrizketa irakurgai izango da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!