Amasa-Villabonako ikastetxeek energia jasangarria lantzeko egitaraua antolatu dute

Irune Alfonso 2024ko mai. 8a, 14:10

Amasa-Villabonako Udala

Amasa-Villabonako Fleming, Zubimusu eta Erniobea BHI ikastetxeek, Eskolako Agenda 2030 proiektuaren baitan energia jasangarriaren gaineko lanketa egin dute ikasturtean zehar; energiaren erabileraren inguruko hausnarketak eginez eta hainbat ekintza burutuz. Lanketaren berri emateko, herrira jatsi eta egitarau mamitsua eramango dute aurrera. 

Maiatzaren 14 eta 15ean eramango dute ekintza aurrera,ikastetxeen ekintza-plana, Nekazari eguna izango da. Horrela, ba, hainbat ekintza antolatu dituzte herritarrentzat
 Lehenik, maiatzaren 14 goizean Zubimusuko LHko ikasleek, herrian oinez ibiltzearen aldeko kanpaina egingo dute herrian zehar eskuorriak banatuz.

Ondoren, maiatzaren 15ean, goizeko 10:00etan Erniobeakoek sortu dituzten kartelen erakusketa egingo dute Villabonako Berdura Plazan. Bertan energiaren inguruko gai ezberdinen kartelen erakusketa egingo dute eta kartel hauetan aurretik bildutako informazioa txertatuko dute QR bidez.

Fleming-eko ikasleek ere antzeko ekoizpenak sortu dituzte. Energia xahuketaren inguruko kartelak sortu dituzte ingurukoak gaiaz sentsibilizatzeko helburuarekin. Gainera, audio-tutorial bat sortu eta QR bidez karteletan txertatuko dute. Hauek, Erniobeakoekin batera goizean
zehar erakusketa burutuko dute.

Azkenik, maiatzaren 15 arratsaldean, hitzaldi bat antolatuko dute Gurea antzokian. Bertan, Zubimusuko DBHko ikasleek “energia aurrezteko gakoen” inguruan hitz egingo dute. Horrez gain, ENHERKOM Hernaniko komunitate energetikoko kideek euren esperientzia azalduko dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!