San Isidro eguna da gaur, nekazien eta baserritarren eguna. Hala, Amasa-Villabonako Fleming, Zubimusu eta Erniobea BHI ikastetxeek, egitarau mamitsua antolatu dute energia jasangarriaren gainean herritarrei hausnartzera bideratzeko. Ikasleek urtean zehar lanketa handia egin dute Agenda 2030aren baitan. Arratsaldean, "Energia aurrezteko gakoak" hitzaldia izango da Gurea Antzokian.