LGTBIQ+fobiaren aurkako egunean ekintzak, Amasa-Villabonan

Irune Alfonso 2024ko mai. 17a, 12:23

Gaur, maiatzaren 17a, LGTBIQ+fobiaren aurkako eguna da, eta Amasa-Villabonan bi ekintza antolatu dituzte Berdintasun mahaitik. Goizean, Berdura plaza apaindu dute herriko ikasleek; Fleming Herri Eskola, Erniobea BHI eta Zubimusu. Komunitatearen banderaren koloreekin apaindu dute plaza. Arratsaldean, txapa tailerra izango dute leku berean. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!