Emakumeen pilota jaialdia egingo dute, ekainaren 1ean

Irune Alfonso 2024ko mai. 22a, 11:18

Artxiboko irudia

Behar Zana elkartearen 78.urteurrena ospatzeko, hianbat ekitaldi antolatu ditu pilota taldeak eta, tartean, gutxitan ikusten den emakumeen pilota jaialdia izango da. Zehazki, emakumeen pilota jaialdia  ekainaren 1ean izango da, arratsaldeko 17:00etan, Amasa-Villabonako Bear Zana pilotalekuan. Sarrera doakoa izango da. 

Elite mailako hiru partida ikusteko aukera izango da. Zesta punta, paleta larruz, eta eskuz. Egun osoko festa izango da eta eskola taldeko gaztetxoeekin borobilduko dute eguna. Bestetik, igandean Erreboteko partida izango dute, Behar Zana-Cambo. Eta hurrengo asteko ostegunean eta ostiralean erakusketa jarriko dute Dani Carballo arkitektoa eta David Arguindar argazkilariaren laguntzarekin. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!