Santiotako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa, martxan

Ainhoa Gil 2024ko mai. 22a, 06:00

Maiatzaren 20tik ekainaren 10era zabalik egongo da proposamenak aurkezteko aukera. Herritarrei zuzendutako deialdia da honakoa eta derrigorrezkoa izango da lanak erabat originalak izatea.

Villabonako Udaleko Kultura sailak Santio jaien programako azala aukeratzeko lehiaketa jarri du martxan. Proposamenak egin nahi dituzten herritarrek maiatzaren 20tik ekainaren 10era izango dute haiek aurkezteko aukera. Lan irabazleak 400 euroko saria jasoko du.

Lehiakide bakoitzak nahi adina lan aurkezteko aukera izango du, beti ere, lan bakoitza bere sobre itxian eta dagozkion datuekin aurkezten bada. Hau da, lan bakoitzeko sobre bat, eta sobre bakoitzean parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa zehaztuta. Ondoren, Santio Jai Batzordea izango da lehiaketaren epai-mahaia.

Oinarriak

  • Herrikoa izan behar da, eta 16 urtetik gorakoa.
  • Lanek erabat originalak izan beharko dute. Norbaitek originala ez den lan bat aurkeztuko balu, ezin izango da lehiaketaren hurrengo edizioetan aurkeztu.
  • Azalaren formatua 21x21 cm-koa izango da, eta edozein teknika erabil daiteke.
  • Aurkeztutako azalak honako testua eraman beharko du: “Santio Jaiak - Villabona 2024”.
  • Lanak udaleko herritarren arreta bulegoan aurkez daitezke, 08:00etatik 14:00etara. Lanarekin batera, sobre itxi bat aurkeztu beharko da, eta bertan parte-hartzailearen izen-abizenak eta telefonoa jarri behar dira.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!