Bi komun publiko ezarri ditu Amasa-Villabonako Udalak herriko kaleetan

Irune Alfonso 2024ko mai. 29a, 11:38

Amasa-Villabonak bi komun publiko izango ditu herriko gune estrategikoetan; Erniobea kalean (Osasun etxearen ondoan) eta Arroako plazan (Fleming Herri Eskolaren ondoan). Azken frogetan arazorik ez bada, bihar arratsaldetik aurrera egongo dira erabilgarri. Erabilera doakoa izango da. 

Erabilera mistoko komunak izango dira eta mugikotarsun murriztua duten pertsonentzat irisgarriak diren bi komun autogarbigarri jarri ditu Udalak. Kanpoaldean hiru pertsonentzako pixatokiak egongo dira. 

Komunen kokalekua, hirigintzako irizpide teknikoen bitartez aukeratu da. Besteak beste, herritarren joan-etorriak kontuan hartuta. Gainera, etorkizunean Erreboteko plaza inguruan mota honetako beste komun publiko bat ezartzea aurreikusten du Udalak. 

Komunek kanpoaldean koloretako argiak dituzte; komuna libre, okupatua edo automatikoki garbitzen ari dela adierazteko. Erabilera, gehienez ere, 15 minutukoa izango da. Komun auto-garbigarri hauek eserlekua, komunaren barrualdea, lurra eta kanpoko pixatokiak garbitzeko eta desinfektatzeko sistema automatizatua duten arren, Udalak, astean behin, beharrezkotzat jotzen dituen garbiketal lanak egingo ditu hauen egoera txukun mantentze aldera. Udalak komun publiko berri hauek errespetatzeko eta zaintzeko eskera egin die herritarrei. 

Zerbitzu berri honetarako Udalak 106.653.66 euroko inbertsioa egin du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!