Eneko Bidegainek irabazi du 111 Akademia Saria, "Bichta éder" eleberriarekin

Aiurri 2024ko eka. 6a, 22:00

Euskal literaturzaleen eskutik iritsi da erabakia: Eneko Bidegainek irabazi du 2023ko 111 Akademia Saria, "Bichta éder" eleberriarekin. Gaur arratsaldean izan da aitortza-ekitaldia, Amasako Hika txakolindegian. Umorez zipriztinduta Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik gidatu dute ekitaldia eta Kattalin eta Nenufarrak musika-taldeak girotu dute ostegun iluntzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!