Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran, Amaia Agirre gai-jartzailearekin, Subijanako emakume langileei gorazarre eginez. Martin eta Iguaran, honako gaia jarrita: “Biak zarete ama, biek egiten duzue etxetik kanpo lana, Aukera horren inguruan mila zalantza: la era itzuli, etxean geratu, zuen denbora zaintzara eskaini, edo ahalik eta azkarren lanera itzuli. Eta oholtzara? Zer da barruak eskatzen dizuena, eta zer kanpoak?”.