Alaia Martin, Nerea Ibarzabal eta Oihana Iguaran, Amaia Agirre gai-jartzailearekin, Subijanako emakume langileei gorazarre eginez. Iguaran, lau puntu jarrita. gaia: "Iraganeko Subijanan ahizpatasuna usaitzen zela diote langileek, oihalak sortzen ari ziren bitartean. Egun, Subijana bertsolarien arteko lokarriak harilkatzen dituen gunea da. Besteak beste, ahalduntze bertso eskolan sortu du, emakume bertsolarien kezkak eta plazarako bidea errazteko oholtza bat ere eskaini digu… Emakumeak, ahizpatasuna, ahalduntzea, saretzea…”.