Asteburu emankorra Behar Zana pilota taldearentzat

Aiurri 2024ko eka. 11a, 12:11

Adur Otaegi Euskal Ligako txapelduna izan da eskuz banaka trinketean jubenil mailan. Buruz buru aritu zen jokalaria, Lizarazuren aurka, Abadiñon. Partida gogorra izan zen baina Txapel garrantzitsua lortu zuen Behar Zanako jokalariak. Bide beretik, Euskal Ligako txapeldun dira Iparragirre eta Aranburu jokalariak, eskuz binakako trinketean jubenil mailan. Iruran jokatu zen finala Lagun Onak klubaren aurka. 

Bestetik, Mallabiako Biharko Izarrak txapelketan Miren Larrarte azpitxapeldun geratu ze 22-21 emaitzaz galduta Leire Garai gasteiztarraren aurka. Bestetik, Garai lagun zuela jokatu zuen Itxaso Erasunek Nafarroako emakume master cup finala, elite mailan eta hauek ere ezin izan zuten txapela eskuratu. Jaialdi berean, Jone Zumeta eta Nora Martinezek ere jokatu zuten eskuz binaka pilota goxoarekin baina ezin izan zuten irabazi. 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!