Julen Gabirondo, Gipuzkoako Sega Sail Txapelketako txapeldun

Ainhoa Gil 2024ko eka. 24a, 10:08

Amasako Arratzain baserriko sailetan jokatu zen atzo Gipuzkoako Sega Sail Txapelketa eta 19 segunduko alde estuarekin lortu zuen garaipena Julen Gabirondo urnietarrak. Jokin Etxeberria amasarra sailkatu zen bigarren postuan, Mikel Lizartza hirugarren eta Iban Pardo laugarren.

Euripean aritu ziren segalariak eta aterkipean bildu ziren ikusleak. Lehia estuan eman zion berotasuna eguerdiari. Izan ere, oso parekatuta aritu baitziren lehen bi sailkatuak. Gabirondo ia hasieratik jarri zen aurretik, baina Etxeberria oso gertu ibili zen uneoro. 19 segunduko alde txikiarekin lortu zuen urnietarrak bere lanak amaitzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!